Rosa Luxemburg (1871-1919) teorialari marxista, filosofoa, eko- nomialaria, gerraren kontrako ekintzailea eta iraultzaile sozia- lista izan zen. Sprawa Robotnicza (Langileen kausa) egunkaria sortu zuen Poloniako Alderdi Sozialistaren (PPS) nazionalismoa- ri aurre egiteko. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako (SPD) kide zen 1915ean eta Karl Liebknechtekin batera Espartakisten Liga (Spartakusbund) sortu zuen, gerora Alemaniako Alderdi Komunista (KPD) izango zena. 1919an sozialdemokraten agin- duetara zeuden Freikorps paramilitarrek hil egin zuten, Liebk- nechtekin batera.