Gauzak okerreko bidetik doaz. Cale zigortuta dago, bere gaztelutik irten ezinik, eta gauean lagunekin geldituta zegoen, seigarren haziaren bila Lainoaren Basora joateko. Nola eskuratu seigarren hazia, ordea, gaztelutik irteterik ez badauka? Hori nahikoa ez, eta Samaradon Curiel aurkitu eta atxilotzeko ekinaldia hasi dute. Calek tiro hotsak entzun ditu bere logelako leihotik, baita arrisku bizia sortuz hurbiltzen ari diren herensugeen hotsa ere. Irtenbide bakarra dago, eta horri heldu beharko dio, jakin arren ezin arriskutsuagoa dela.