Ispilu hautsia
Mercè Rodoreda
16.14€ / 17.00€ Comprar libro
Ispilu hautsia, Mercè Rodoredaren eleberri luzeena eta konplexuena, familia bateko hiru belaunaldiren historia da, Valldaura-Farriols familiaren sorrera, goraldi eta gainbeherarena, hain zuzen, eta toki eta denbora jakin batean gertatzen da: Bartzelonan, XIX. mendearen bukaeratik Gerra Zibilaren ondorengo urteak arte. Toki nabarmena dute bertan Rodoredak bere obran zehar hamaika aldiz tratatu dituen gaiak eta kezkak: haurtzaroko paradisu galdua, familia barruko giro itogarria, nahi gabeko amatasuna, maitasunaren eta batez ere ezkon bizitzaren ezina, loreen unibertsoa, gerraren hondamena, gizakiaren bakardadea
; bai eta, modu lausoagoan bada ere, idazlearen beraren interes intelektualak ere: literatura, pintura, musika
Aldi berean, Ispilu hautsiak, denboraren halabeharrezko joanak, arian-arian, pertsonengan eta gauzetan eragiten duen hondamendia du gogoetagai: denborak dena suntsitzen du eta oroimena −sobera mitifikatua askotan− da haren kontra dugun antidoto bakarra.
Características