Ihes-lerroak
Xabier Altube
16.05€ / 16.90€ Comprar libro
Alice. Eta Olatz, Oli. Bata arrotza, urrutikoa, miresgarria hargatik. Bestea gertukoa, hurbilekoa, maitagarria beraz. Nobela honetako protagonista bataren eta bestearen artean mugitzen da. Nora joan eta non geratu ez dakienaren mugimenduan. Eta mugimendu horrek ematen dio bizia, izaera. Mugimendu horrek eramaten du esaterako hiri batetik bestera. Eta bitarte horretan, Gasteiz eta Pau arteko bidean aurkituko du zerbait, beste hiri bat, iragan eta etorkizunaren artean aurkitzen den orainaldia, nor den esatera iritsiko ez den hizkuntza. Gainerakoan istorioa arrunta da, ez zaio garrantzia askorik eman behar. Ez da irauteko borondatez idatzitako lerrorik aurkituko, deseginak izan daitezen baizik. Mugimenduaren ahanzturan ezabatuak geratuko diren ihes lerroak.
Características