Portada del libro Esku-hartze psikosoziala gerontologian - ISBN: 9788497465540

Esku-hartze psikosoziala gerontologian

Izarne Lizaso Elgarresta; Francisco J. Leturia Arrazola; José Javier Yanguas Lezaun

14.24€ / 15.00€ Comprar libro

Esku-liburu honen ekarpen garrantzitsuenetariko bat da gerontologia arloan euskaraz idazten den esku-hartze psikosozialari buruzko lehen eskuliburua izatea. Gerontologia pertsona zahar edo nagusiaz, zahartzaroaz eta zahartzeaz arduratzen den diziplina da eta eremu horretan hainbat hamarkadetan lanean ari dira Euskal Herriko Unibertsitatea eta Matia Fundazioa. Hain zuzen ere, instituzio bien arteko harremana islatzen du aurkezten dugun liburuak. Esku-liburu honek hamar atal nagusi ditu, eta hainbat azpiataletan banatua dago: pertsona zaharrekiko esku-hartze eredu psikosoziala; pertsona zaharren ezaugarri psikologikoak; pertsona zaharren nahasketa psikopatologikoak: kognitiboak eta psikoafektiboak; pertsona zaharrekiko esku-hartzea; esku-hartze psikosoziala pertsona zaharren funtzionamendu kognitiboan; esku-hartze psikosoziala pertsona zaharren funtzionamendu psikoafektiboan; erretiroaren prozesua eta esku-hartze psikosoziala; laguntza informala; esku-hartze psikosoziala komunitatean; eta azkenik, zahartzaro osasuntsua eta arrakastasua. Bukatzeko, irakurleak esku-hartze psikosozialean erabiltzen diren hainbat galde-sorta aurkituko ditu gaztelaniatik euskarara itzuliak eranskinak izenburupean, eta halaber, eskuliburuan aipatzen diren erreferentziak aurkeztuko dira.

Características