Caillouren eguneroko bizimodua hainbat eszenatan azaltzen da hiztegi ilustratu honetan. Haurrek liburuxka honekin Caillouren munduaren berri izango dute: logela, jostailuak, etab. Haurrek gozatu egingo dute, gela zehatz batean etxeko eszena bat irudikatzen duen marrazki handi bati begiratuz, orrialde bakoitzeko gauzak izendatuz, eta marrazki nagusiaren barruan aurkituz.