Osaba Pirulok zaldia eta astoa ditu. Zaldiaren izena Kaxinto da, eta astoarena, Petra. Kaxinto zaldi ederra da eta osabak bere gainean trostan ibiltzen ditu ilobak. Petra, berriz, makilaz jotzen du; gutxietsi eta mespretxatu egiten du zaldi gorriaren ondoan. Eta umeek lastima handia sentitzen dute.