Portada del libro Guztia berriztARTu nahi dut - ISBN: 9788482632582

Guztia berriztARTu nahi dut

6.59€ / 6.95€ Comprar libro

Bilduma honek izen bereko telebista saioa du oinarri; haurrentzako saio bikainenetako bat, hain zuzen ere. Atal bakoitzaren filosofiari jarraituz, txikitxoei artearen mundu zoragarrian murgiltzen laguntzen die, betiere ideia hau ardatz hartuta: edonor da eguneroko materialak erabiliz gauzak sortzeko gai. Irudimenak sorkuntza artistikoa sustatzen du, eta haurrek aurrez inoiz pentsatu ez dituzten gauzak egin ditzaten lortzen du. Gurasoek ez dute zertan kezkatu: erakusten den guztia planteamendu dibertigarrien bidez erakusten da, eta ez dago inolako arriskurik, ez materialei dagokienez ez lanketari dagokionez. Gainera, proposatzen diren material guztiak merke eta erraz eskuratzeko modukoak dira.

Características